Getxon, Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Baina Zure hiria Gure hiriei gehitu nahi baduzu…
Zer arazo bizi duzu zure hirian, gure hiri hauetan, edota zure ohiko bizitzan? Konponbiderik ikusten al duzu?  Laguntzarik lortzea gustatuko litzaizuke?
Zer aldatuko zenuke zure hirian, gure herri eta hirietan? Lagunduko diguzu bilatzen?
Zure lagunen, auzokideen, lankideen eta senideen arazoak ere bilatzen lagundu ahal diguzu.
Lanak zure kalean: kalterik?
Aisia:  ez duzu aurkitzen nola eta norekin ondo pasatu?
Boluntariotza: besteei lagundu nahi diezu edota besteen laguntza behar duzu?
Atsedenaldia: ezin duzu lorik egin zure kalean zarata dagoelako?
Etxebizitza: behar bezala bizitzeko arazorik?
Garraioak: zure ondoan behar duzun hori ez dago?
Zure udaletik informazio gehiago lortu nahi duzu? eta udaletxea kontrolatuago egotea nahi duzu ?
Datozen  hilabeteotan arazoak eta irtenbideak bildu ondoren  beroriek bideratzen saiatuko gara topaketa ireki batean; internet oso kontuan izango dugu baliabide gisa.
Gure hirietan parte hartzeko plataforma bat eraikiko dugu denon artean!
Gure helburuei buruz gehiago jakin nahi baduzu,  hau irakurri mesedez. Eta udal bateko kidea bazara hurrengoa irakurri:  Udaletxeentzako aurkezpena